e

Antzerkia

Arte Dramatiko ikasketak gauzatu nituen Artebi arte eszenikoen eskolan eta baita Getxoko Antzerki Eskolan ere. Klown teknika, antzerki musikala, dantza eta beste hainbat formazio ere jaso dut antzerkiaren munduari lotuta. Telebistan, irratian eta antzokian aritu izan naiz lanean aktore gisa.

Bideobooka

Bertsolaritzaren sekretuak (Lanku)

Hor konpon Marianton (Lanku)

Petrescu, etsi ez etzi (Lanku)

Galtzadantza (Alaiki)

Mari eta gaileta fabrika (Eidabe)

Nor da Maurizia? (Zelako)

eMcumeak (Zelako)

Antzerkia maite nuen eta kontua ez zen umeen jolas batean geratu, helduentzako jolas ere bihurtu zen, joko. Herriko antzerki eskolan egin nituen lehen urrats ofizialak –Euskal Herrian garai hartan egin zitezkeen ofizialenak–, eta ikastaroak ere egin nituen, batzuk: klown, antzerki musikala, bikoizketa, kantua, dantza, ADEL, gidoilaritza… Ikus-entzunezko Komunikazioa ere ikasi nuen, badaezpada. Horrela nire burua prestatzen ari nintzen oholtza aurreko zein atzeko lanak egin ahal izateko, autosufizientea izateko. Eta Eskerrak bideari doinuak irratian.

Go!azen 2010 (EITB, PAUSOKA)

GURE KASA (EITB)

Artefaktua (Naiz)

Profesionalki EITBko telesail ospetsu batekin ekin nion nire karrerari antzezle gisa, telebistan. Ondoren, antzerkia iritsi zen, eszena, teatroa –Lipusek esaten duen bezala–, eta, honekin batera, galaxia oso bat. Antzerki eskolako lagunek antzezlanak egin ohi zituzten Bilboko Hacerian, eta ohitura ederra bilakatu zen asteroko zita. Gerora haien antzerki konpainian –Yonunka– sartzeko aukera eman zidaten eta urte zoriontsuak izan ziren haiek. Algortako Hezetasun auzoko elizpea uzten zigun sakristauak entseatzeko, eta ni 60ko hamarkadako antzerki independentea sortzen zuen talde bat izango bagina bezala sentitzen nintzen tarteka –Cuéntame telesaileko Inesen eragina–. Ostean, beste proiektu batzuk etorri ziren, beste entseatzeko leku batzuk eta beste sakristaurik ere.